XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.1. Lanpostura sartzerakoan identifikatu

Hemendik aurrera ordenadore hitza erabili ordez, lanpostu hitza erabiliko da. Lehen ez bezala, orain sarean dagoen lanpostu bat pizten denean, sartzen den erabiltzaileak identifikatu egin behar du. Horrela edozein erabiltzailek sarean dauden lanpostu guztietatik badaki nor dagoen konektatuta. Horretarako:

1.- Erabiltzaile izena sartu eta erabiltzaile horrek duen pasahitza sartu. Pasahitza normalean sekretua izaten da, beste erabiltzaile bat, izen faltsuaz, sar ez dadin.

-Adi!! Sareko softwarea instalatzeko, sartu ezarpenetako kontrol-panelera eta bertan sarea ikonoa ireki. Hemen sare-osagaiak gehitu behar dira.

Adibidez, sare-moldagailua. Honek sare-txartelaren ezaugarriak ditu. Protokoloa. Honek komunikatzeko lengoaia zehazten du. Bi lanpostu komunikatzeko lengoaia berbera erabili behar dute.

Zerbitzu aukerak, fitxategiak eta inprimagailuak konpartitzeko aukera eskaintzen du. Eta bezero aukeran NetWare edo Windows sareetan sare-baliabideak erabiltzeko aukera eskaintzen du.

5.2. Erabiltzailearen lanpostua identifikatu

Erabiltzaileak duen lanpostuak izen bat du. Izen hori alda daiteke. Baita lanpostu horren taldea ere, hau da, lanpostu bakoitza talde baten partaide da. Horrela beti jakin daiteke lanpostu bat zein taldetan dagoen.